XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) marka ona dela fixierrarendako, ba nik ez baitakizkit xehetasun horiek.

Ez, ez da Baionan berean bizi, baduzu zortzi urte Hego Ameriketara joana dela, denbora pasa, eskola ematera Salbadorrera.

A, mementoko Baionan'berean direnak bakarrik, interesatzen zaizkitzue, geroko...

Zer?

Itotzen zarela?

Zer?

Bl, bl, bl,.

Zer du hori bl, bl, bl?

Nardatzen naute egun guziz hitz berriak asmatzen, bada ba ene ustez aski hitz ederrik gure eskuara xaharretan.

Hiru, goiz batez, bon andana badira ere ez da ez hain gaizki, eder batzuk eta hiruak bizardunak...

Merexi dutena bilduko dute ba azkenean bi CRS gaixo horiek zodiaka bolantean Bagdaderaino igorririk.

Non da hura?

Somalian ene ustez.

Gero han den gosetearekin beltz horiek jan ditzaten gero, duten gaixtakeriarekin.

Zodiak puxkekin espartinak egiteko.

Gero Maulen zapeta lantegiak hetsiko dira oraino!

Eta oxigenoa kentzea igerika ari den bati, zer ustelkeria.

Sobera gisakoak dira, gero gasa botatzen dute, alabainan, defendiatzeko, bainan ez diete debekatzen saihetsetik hatsa hartzea.

Gasa!

Leihoak!

Ahanzter dun.

Behar dun zerbait egin ba.

(Telefomeko orrialde horiak hartzen ditu eta nerbioski hostokatzen).

Zer bilatu behar da leiho baten tapatzeko?

Hargina dudarik gabe?

Bainan gero ez da fitsik ageriko barnean, berinez hobe?

Harginak ui, ui zer zerrenda!

A hau: hargintza anti gas, mortero gardena.

Hau dugu behar.

(Telefona hartzen du eta berriz lotzeko bezala egiten du).

Ez hau ezin dut, eta ezta baño baizik sail horretan ari dena.

Gure Léonek ez du sekulan nahiko.

Zuntzunegi e Irabazabalatzebeitia el Tiburón, ez, edo telefonatzen dion argazkia igor dezan ikusteko bizarrik baduenez.

Alta Baiona haundian bizi da.

Ez, ez dun zozokeriarik egin behar.

Behar dun Léon igurikatu.

Eta ez din egoera onetan holako xirxilkeriekin gogoa tapatu behar.

Zer drama.

(Leihora).

Desarratoitzearen ferry boatak, gasa!

Sylvieri telefonatu, dentistek zer egiten duten jakiteko.

Bainan non da?

A León, León, Léon, Léon zer ez nezakek egin hire karguaren arintzeko.

(Telefona berhartzen du).